Epica proiektuan utzi diote Antartikako izotza zulatzeari. Izan ere, 3.270 metroko sakonerara iritsi dira, eta, bost metro bakarrik falta direnez haitza jotzeko, azpi-azpiko izotza urtzeko arriskua izan dute muga.
Orain, aurten jasotako izotz-puska aztertzeko garaia dute. 70 metroko lagina da, 900 mila urte baino gehiago dituena. Besteak beste, izotz-kristal handiak ikusten omen dira —40 cm-koak batzuk—, eta material nabar-gorriska bat ere bai.
Izotz-laginaren metro horiek guztiak aztertuta, Lurreko klima eta ingurumena hobeto ulertzea dute helburu Epica proiektuan (Antartikako izotzaren nukleoa ikertzeko Europako Batasunak duen proiektua).