Robot txiki hau, 480 m2 ordubetean garbitzeko eta argizariztatzeko gai da. Gizon batek hamar ordu beharko lituzke lan berdina egiteko.
Toshibak eraikitako robot honen helburua, garbitasunerako pertsonalak sortzen dituen kostuak murriztea da, noski. Robot hau, toki handietan bakarrik erabiliko da: aireportu, tren- eta autobus-geltoki, bulego handi eta antzeko eraikutzatan alegia.
Robotak 25 m minutuko egiten ditu. Oztopoei ihes egiteko eta pareteraino dagoen distantzia ebaluatzeko, gas-giroskopo bat, uhin supersonikozko detektagailu bat eta laser-teledetektagailu bat dauzka.