Zortzi letrako DNA sortu dute

zortzi-letrako-dna-sortu-dute
Zortzi letrako DNA sortu dute, informazio gehiago kodetzeko gai izanik, bizitza sintetikoa sortzeko interesgarria izango delakoan. Arg. M. Geolgiadis, Indiana University School of Medicine

Ezagutzen dugun bizitza DNAren lau nukleotidotan oinarritzen bada ere, alfabeto genetikoa lautik zortzira handitu, eta zortzi letrako DNA sintetikoa sortu dute. Bizitzaren euskarri izateko gaitasuna mantentzen duela adierazi dute egileek, transkribatu eta RNA sortzera iristen baita. DNA berriak informazio gehiago kodetzeko gaitasuna izanik, Biologia Sintetikoaren etorkizuneko aplikazioetarako erabilgarri izango dela uste dute.

Antza, nukleotidoen analogo berriek ez dute desegonkortzen helize bikoitzeko DNA, eta, gainera, ez dute oztopatzen transkripzioa bideratzen duten entzimekiko interakzioa. Bi ezaugarri horiek ezinbestekoak dira biologia sintetikorako baliagarri izan daitezen. Hirugarren baldintza betetzen duten ikusi beharko da orain: mantentzen oten den RNAtik proteinak sortzen dituzten entzimekiko interakzioa.

Aurretik, sei letrako DNA lortu zuten beste ikertzaile batzuek, baina bazirudien arazoak zeudela gehiago handitzeko. Estatu Batuetako Eboluzio Molekular Aplikaturako Fundazioak, ordea, lortu du oraingoan. Science aldizkarian argitaratu dute lana, eta Hachimoji DNA deitu diote.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila