Ziklotroi hau eraikitzen 1.980.ean hasi ziren eta kostua 10 milioi dolarrekoa izan da. Ziklotroi berri hau partikula astunak maneiatzeko egokia da.
Uranioaren moduko ioi astunak azeleratu nahi dira K 800ean. Azkeneko saioetan 360 milioi elektronvolteko energia lortu da, baina ziklotroia 8 mila milioi elektronvolteko energia lortzeko gai da. Energi maila honek aurreko markak bikoiztu egiten ditu.
Ziklotroi hau atsedenik gabe, egunero 24 orduz alegia, erabiltzeko asmoa dago. Gainera, denboraren %75 ikerlari iparramerikarrek erabiliko dute eta %25 ikerlari atzerritarrek.