Zika birusaren hedapenari eta ondorioei neurria hartu nahian

Galarraga Aiestaran, Ana

Elhuyar Zientzia

zika-birusaren-hedapenarei-eta-ondorioei-neurria-h
Aedes aegypti eltxoa, pertsona bati heltzen. Arg. James Gathany/CDC

Munduko Osasun Erakundeak gaur erabakiko du Zika birusarengatik mundu-mailako larrialdi egoera ezarriko ote duen. Izan ere, infekzioak izugarri ari dira hedatzen, bereziki Amerikako eremu tropikaletan, eta, horrekin batera, asko areagotu dira mikrozefalia-kasuak jaioberritan, eta Guillain-Barré sindrome-kasuak. 

Brasilen, adibidez, mikrozefaliarekin jaiotako 4.000 haur inguru zenbatu dituzte iazko urritik hona; 2010etik 2014ra izan zirenak baino 20 aldiz gehiago. Guillain-Barré sindromeak, berriz, kalte neurologiko larriak eragin ditu zenbait infektatuetan. Alabaina, ez batea ez bestean, birusaren eta gaitzaren arteko erlazioa ez dago frogatuta, eta hori da, hain justu, osasun-agintarien kezketako bat.

Bestelakoan, zika birusak eragiten dituen sintomak nahiko arinak dira, eta kasu askotan asintomatikoa da. Gehien bat, izan duen hedapen azkarrak kezkatzen ditu adituak. Aedes aegypty eltxoaren bidez transmititzen da (dengea eta sukar horia kutsatzen dituen berbera), eta, beraz, hura kontrolatzeko neurriak dira orain lehentasun nagusi. Ez da erraza, ordea, eltxo hori oso ugaria baita klima tropikaleko herrialde guztietan, eta eguraldia ere lagun du azkenaldian, ur geldotan bizi baita, eta El Niñok eragindako uholdeek utzitako putzuak ez dira lehortu, eta euria egiten jarraitzen du.

Laster jakinaraizko du OMEk zer neurri hartuko diren aurrerantzean.

Azalpen gehiago, Info 7 irratiaren Kalegorrian saioan.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzla. Ezeztatuz gero, ezingo duzu webgune honetan nabigatu. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.