Zibilizazio andinoak, espero baino zaharragoak

Frantziako IRD erakundeak Ekuadorren egindako aurkikuntzak argi eta garbi uzten du orain dela 4.000 urte baino gehiagoko zibilizazio andinoen existentzia, Ekuatoreko Amazonas oihanean, Andeetatik gertu.

Inork pentsatuko ez zukeen tokian, geroago Andeetan egon diren kulturek egindakoen antzeko ezaugarriak dituzten harrizko ontziak aurkitu dituzte, besteak beste. Aurkikuntza honek are gehiago baieztatu du garai hartako nekazaritza goiztiarra.

Aurkikuntza hau egiaztatzeko, karbono-14aren teknika erabili da. Horren arabera, aurkitutako objektuak K.a. 2450. urte ingurukoak dira.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila