Zergatik zahartzen gara?

Zientzialari asko ari dira galdera horren erantzunaren bila, baina oraindik ez dakite zergatik zahartzen diren bizidunak. Orain, zahartzeko prozesua ulertzen lagunduko duen lan bat aurkeztu dute Standford Unibertsitateko ikertzaile batzuek.

Ikertzaileek Caenorhabditis elegans nematodoarekin egin dute lan; haren genoma guztiz ezagutzen denez eta gene gutxi dituenez, beste organismoekin baino errazago egiten dira ikerketak. Lan horren arabera, geneen % 1 baino gutxiago daude lotuta zahartzearekin. Nonbait, zelulak zahartu ahala, oso gene gutxik galtzen dute eraginkortasuna. Gene horiek huts egiten dutenean, ordea, eragina nabarmena da.

Gene horiek kodetzen dituzten proteinak ezinbestekoak dira beste proteinak ondo tolesteko. Kontuan izan behar da proteinen itxura zuzenean lotuta dagoela haien funtzioarekin. Beraz, denborarekin akatsak metatzen doaz, eta azkenean zelula ez da gai bere funtzioak betetzeko eta hil egiten da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila