Zere txikiak boomik ez

Ikerketa genetikoek erakutsi dute zere txikiaren (Balaenoptera acutorostrata) populazioa aspaldidanik dela handia, eta ez duela ugaritze nabarmenik izan. Ikerketa Standford Unibertsitatean (AEB) egin dute, Japoniako merkatuetan salgai zeuden 179 balearen haragiko mitokondrio-DNA aztertuta. Mitokondrio-DNAn akatsak pilatzen joaten dira belaunaldiz belaunaldi, eta horrek garai bateko populazioen neurriaren berri ematen du.

Ikerketa horrek japoniarren eskaera zaputz dezake; izan ere, Zetazeoak Ikertzeko Japoniako Institutuaren arabera, balea-espezie hori duela ehun urte baino askoz ere ugariagoa da, eta, horrenbestez, ehizatzea baimendu beharko litzateke. Zere txikia betidanik ugaria izan dela frogatuta, berriz, nekez baimenduko da balea horren ehiza.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila