Saturnoren ilargi batzuek normalean baino distira handiagoa dute, Entzelade ilargiak, batez ere. Virginia Unibertsitateko astronomoek Saturno inguruan dagoen Cassini zunda erabili dute efektua gertutik ikertzeko. Haien ustez, Entzeladen dauden sumendiek isuritako hautsak ematen dio distira ilargiari; hautsak ilargitik ihes egiten duenez, ilargiaren orbita ere argituta dago.
Inguruko ilargietan ere islatzen da fenomeno horren argia. Irudian, horixe ikusten da; Entzelade orbita argituta, Entzelade bera erdialdean distiratsu eta Saturnoren beste ilargi batzuk, Tetis adibidez, argituta, ezkerraldean.