Zentral nuklearrak

EEBBetako energi departamentuak esan berri duenez, orain dela 40 urte martxan jarritako zentral nuklearren inguruko biztanleria arrisku bizian bizi izan omen da.

Washington-eko "Hanfor Reservation" zentralak igorritako erradiazioa 1945. urtetik 1947. urtera 1,6 . 1025 becquerel-ekoa izan zen. Txernobil-en adibidez, 14 aldiz erradiazio gehiago askatu zen.

Kasu guzti horietan, jendeak bere burua zaintzeko behi-esnea edateari utzi egin zion. Hori egiten ez zuenak arrisku bizia izan zezakeen, zeren eta erradioaktibitateak belardiak kutsatzen bait ditu lehenbizi, eta gero belarra jaten duten behiak.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila