Zenbat urte ditu Marteren azalak?

Marteren historia geologikoari buruz orain arte uste zena zalantzan jarri dute AEBetako Buffaloko Unibertsitateko ikertzaile batzuek. Horien arabera, azken urteetan egindako analisiei esker, hobeto kalkula daiteke Hesperia izeneko eremuaren adina. Eta, hain juxtu, eremu horren adinean oinarritu dira orain arte Marteren historia geologikoa azaltzeko. Orain ikusi dutenez, Hesperiaren azalera guztiak ez du adin bera; beraz, berriro aztertu beharko litzateke Marteren historia.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila