Horrelaxe definitu dute adituek hiru ikertzaile indiarrek aurkeztutako algoritmoa. Algoritmoak zenbaki lehenak identifikatzeko balio du. Kanpur-eko Teknologia Institutuko ikertzaileen programa ia perfektua da, baina gaur egun erabiltzen direnak baino motelagoa. Zenbaki lehen oso handiak asko erabiltzen dira informatikan datuak enkriptatzeko, eta algoritmo berriak oraingoz haiek identifikatzeko balio ez badu ere, liluratuta utzi ditu matematikariak. Izan ere, estreinakoz deskribatu dira zenbaki lehenak formula polinomial baten bidez.