Zeluletan oinarritutako espazio-ontziak

Azkenaldiko porrotak ahaztu nahian edo, NASAk ikerketarako institutu berri bat ireki du Kaliforniako Unibertsitatean. Asmoa zelulak aztertzea da, adibidez, mugimendua duten zelulak. Zelula horien mekanismoetan oinarrituta, espazio-ontzietan baliagarriak izango diren sistemak asmatu nahi dituzte. Ikerketa biologikoetatik, astronomian aplikatzeko beste ideia batzuk ere sor daitezkeela uste dute zientzialariek.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila