Minbizi-zelula batzuek kromosoma-kopuru handiegia izaten dute. Fenomenoaren jatorria gaizki burututako zelula-zatiketa izaten da. Zelula ama tamaina desberdineko bi zelulatan banatzen da. Suitzako Institutuan minbizia ikertzen duten zientzilariek legamian zatiketa proteina izenekoaz kodetutako gene bat aurkitu dute.
Proteina horiek eraztun moduan biltzen dira, kromosoma-kopurua gero zatituta sortzen diren bi zeluletan berdintsua izan dadin. Beheko irudian ikusten den eraztun hori ez dagoenean, legamiak zelula anormalak baino ez ditu sortzen.