Nerbio-sistema nola garatzen den ulertzeko aurrerapauso garrantzitsu bat eman dute Suediako Karolinska Institutuan. Hain zuzen ere, nerbio-sistemaren zelula amen garapena kontrolatzen duten substantzia batzuk identifikatu dituzte.
Saguen neuronen garapena aztertuta, bi neurona-mota zelula ama beretik sortzen direla ikusi dute, eta zein zelula sortu erabakitzen duten hainbat transkripzio-eragile identifikatu dituzte. Eragile horiek berak erabakitzen dute noiz sortu behar diren ere. Zelula amek zein eta noiz agintzen dute.