Zelula amak lortzeko bideak

Obuluen garapenean parte hartzen duten zelula batzuk birprograma daitezke kondizio egokietan jarriz gero.

Hori aurkitu dute ikertzaile batzuek ozpin-euliaren zelulak aztertuz, eta, adierazi dutenez, zelula amak lortzeko iturri berriak ekar litzake aurkikuntzak.

Ozpin-euli emeen zelula germinalak ikertu dituzte zientzialariek. Zelula horiek obuluen aitzindariak dira, eta egindako esperimentuetan ikusi dute garatzen hasi eta gero berriro bihur daitezkeela zelula ama. Orain, beste zelula-mota batzuk ikertu beharko dituzte emaitza hori orokortu daitekeen jakiteko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila