Zelula amak lortu dituzte sagu helduen esperman

Zelula amak lortu dituzte sagu helduen esperman
2006/06/01 | Elhuyar
(Argazkia: Artxibokoa)

Sagu helduen barrabiletatik zelula amak lortu dituzte Alemaniako ikertzaile batzuek. Zelula horiek, beraz, ez dituzte lortu ez klonazio bidez, ez eta enbrioiak suntsituz ere. Hori dela eta, metodo berriak hainbat arazo etiko saihestuko ditu, eta baliteke etorkizunean aplikazio terapeutikoak dituzten zelulak sortzeko modua egotea, gizonezkoen kasuan, bederen.

Zelula amak sortzeko, laborategiko saguen aldaera transgenikoa sortu dute lehenbizi. Aldaera horrek markatuta dauzka espermako zelula amak, gainerako zeluletatik errazago desberdintzeko. Izan ere, saguen espermako zelulen % 0,3 baino ez dira zelula amak. Ondoren, bakandutako zelula amak kulturetan hazten dira. Laborategiko prozesuen eta txertatzen diren organoen arabera, 250 zelula-mota gara daitezke. Hain zuzen ere, prozesu hori kontrolatzea izango da ikerketen hurrengo helburua.

1
221
2006
6
002
Genetika; Biokimika
Berriak labur
2
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila