Zeelanda Berriko iparraldeko basoetan zarigueiak egiten ari diren sarraskiari amaiera eman nahi diote. Horretarako, 100 tona-pozoi erabiliko dira. 1858. urtean, Australiatik bidalita, 300 zarigueia sartu ziren Zeelanda Berrira eta gaur egun "espezie babestua" da. Kopurua izugarri hazi da eta une honetan 70 milioi baino gehiago daude.
Gainera, zarigueiaren larruarekin abrigoak egitearen kontra azaldu direnek, animalia honen populazioa hazten lagundu dute.
Gehien kaltetu den zuhaitz-mota Metrosideros robusta izenekoa da; zarigueia zuhaitz honetaz hain zuzen ere, elikatzen bait da.
Administrazio Publikoak 80.000.000 pta. inbertituko ditu kanpaina honetan. Horretarako Maori tribukoekin negoziatzen ari da, zeren eta tratatu beharreko zenbait zona erlijio-leku bait da beraientzat.