Kanadako eskualde artikoan bizi diren beluga baleak gutxitzen ari dira arrantza eta poluzio kimikoaren erruz batik bat, baina beharbada zarataren eraginez ere bai. Artikoa industrializatu zenetik beluga baleen bizitokia zaratatsu bilakatu da ontzien joan-etorriekin. Zenbait ikertzailek ontzi izotz-hausle batek urazpian egiten duen zarata neurtu eta baleen entzumenean izan dezakeen eragina ordenagailuz simulatu dute. Emaitzen arabera, ontzitik 14 kilometrora ere zaratak baleen portaera nahas dezake eta 20 minutuz 4 kilometrora dagoen ontzia entzuten dutela egonez gero, entzumena honda dakieke. Bertako kostazaintza-arduradunek, berriz, zarata baleengandik oso urruti ateratzen dela adierazi dute, beluga baleen bizitokietatik igarotzeko ontzi izotz-hauslerik behar ez delako.