Zaldi basatiak, legenda hutsa baino gehiago

Britainia Haundian dauden zaldi basati bakarrak dira ondoan ikus ditzakezunak, Billy eta Sicaron izenekoak.

Britainia Haundian dauden zaldi basati bakarrak dira ondoan ikus ditzakezunak, Billy eta Sicaron izenekoak. Equus przewalskii familiako kideak dira eta ekainaz geroztik, Hampshiretik gertu bizi dira, Britainia Haundiko Armadak bertan duen babes-gunean. Horri esker, bere aurrekoak antzinean bizi izan ziren bezala haziko dira zaldi horiek.

Halaber, ez da hori ikerketa-proiektuaren asmo bakarra, biologoek zaldi basatien harremanak eta ugalketarako behar dituzten baldintzak aztertu ahal izango baitituzte. Izan ere, espeziearen iraupena ziurtatuko lukeen ezagutzarik gabe, bi zaldi horiek azkenak lirateke forma basatian. Hori dela eta, zaldi basatiek ugaltzeko behar diren baldintzak ikertzeari ekin diote Marwell parke zoologikoko biologoek.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila