2004/04/01
197. zenbakia
eu es fr en cat gl
Aparecerá un contenido traducido automáticamente. ¿Deseas continuar?
Un contenu traduit automatiquement apparaîtra. Voulez-vous continuer?
An automatically translated content item will be displayed. Do you want to continue?
Apareixerà un contingut traduït automàticament. Vols continuar?
Aparecerá un contido traducido automaticamente. ¿Desexas continuar?
Zakila, diseinu eraginkorra
Eboluzio-bide desberdinei jarraituta ere, narrastiek eta ugaztunek zakilaren diseinu bera garatu dute. Ikerketa berri baten ondorioa da hori, eta armadiloen eta dortoken zakilak aztertu ondoren lortu dute.
Batean zein bestean kolageno-zuntzez eginiko geruzak daudela ikusi dute. Odola zakilean ponpatzen denean, gogortasun handia lortzen da, zuntzek luzera maximoa hartzen dutelako. Bien artean desberdintasunak ere ikusi dituzte, hala ere. Ugaztunek zuntz-geruza bi baino ez dituzte; batean zakilaren ardatz luzearekiko paraleloak dira eta bestean horren inguruan perpendikularki biltzen dira. Dortokaren zakilean, ordea, hainbat geruza daude, eta horrek gogortasun handiagoa ematen dio. Ikertzaileen esanean, ugaztunen eta narrastien zakilek enbrioi-ehun desberdinetatik eboluzionatu zuten, baina, funtzio bera betetzen dutenez, eboluzio-bide bera garatu dute. |
Proiektu honen laguntzaile izan nahi baduzu,
harpidetu. Urtean 28 € baino ez.