Zaigueien mozkorraldiak

Gauez irteten dira ehizara eta zuhaitzetan bizi dira. Alabaina, Zeelanda Berriko zarigueiek ugaztun hauetan erabat harrigarria den portaera erakutsi dute pasa den otsailaz geroztik: mozkorturik baleude bezala jokatzen dute, egunez irteten dira eta zuhaitzetatik zerbaitek bultza izan balitu bezala erori egiten dira. Portaera arrotz hori lehen aldiz laborategiko zarigueiek erakutsi zuten, baina Zeelanda Berriko bazter guztietan eman da antzeko fenomenoa.

Zeelanda Berriko zarigueiek ugaztun hauetan erabat harrigarria den portaera erakutsi dute pasa den otsailaz geroztik: mozkorturik baleude bezala jokatzen dute, egunez irteten dira eta zuhaitzetatik zerbaitek bultza izan balitu bezala erori egiten dira.

AgResearch ikerketa-zentruan diharduten biologoek berez azaldu den birus bati egotzi diote zarigueien jarrera-aldaketa hori eta gainera, birusaren etorrera mesedegarria izan dela gaineratu dute. Zeelanda Berriko nekazariek izan ere, etsaitzat dituzte ugaztun txiki horiek.

Zarigueia Amerikatik eta Australiatik iritsitako espeziea da eta oraindik egokitzapen prozesuan dago. Ingurune berrira ohitu arte beraz, berebiziko triskantzak eragiten ditu bertako faunan. Horrez landa, neurririk gabe hazi da zarigueia-populazioa azken urte hauetan eta kontrolerako sistema guztiek orain arte porrot egin dute. Hori guztia ikusita galde genezake noraino den berez etorria birus berri hori. Oraingoz ez da erantzunik eman.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila