Zahartzean memoria galtzea eragiten duen odoleko proteina bat identifikatu dute

Galarraga Aiestaran, Ana

Elhuyar Zientzia

zahartzean-memoria-galtzea-eragiten-duen-odoleko-p
Ikertzaileek sagu gazteetan eta zaharretan ikertu ditzute B2M proteinaren ondorioak. Arg. Anthony Bradshaw/iStockphoto

Adinarekin odolean areagotu egiten den proteina batek memoria-galera eragiten du. Hori ondorioztatu dute Kaliforniako Unibertsitateko ikertzaile batzuek, saguekin eta pertsonekin egin dituzten azterketen emaitzak ikusita.

Aurretik egindako beste ikerketa batzuei esker, bazekiten sagu gazteen odolak, neurri batean, sagu zaharrak gaztetzeko ahalmena zuela; eta, alderantziz: sagu zaharrarenak, gaztea zahartu. Ondorio horiek nabariak ziren, bereziki, oroimenean eta ikasteko gaitasunean.

Orain, Kaliforniako ikertzaileek ondorio horien eragileetako bat identifikatu du: beta 2 mikroglobulina proteina (B2M). Immunologia-sistemaren proteina bat da, eta norberaren zelulak patogenoetatik bereizteko funtzioa du. Horrez gain, baina, ikusi dute, sagu gazteei B2M injektatuz gero, memoria galtzen dutela. Eragina, dena den, itzulgarria da; hain zuzen, proteina kenduz gero, memoria bere onera etortzen da, eta garunean neurona berriak sortzen dira.

Ikertzaileek beste pauso bat ere eman dute: B2M ekoizteko gaitasunik gabeko sagu transgenikoak sortu dituzte. Eta frogatu dute, zahartutakoan, ez dutela ahalmenik galtzen, ez oroitzeko ez ikasteko.

Horrenbestez, ondorioztatu dute B2M proteina gako dela zahartzeari lotutako memoria-galeran, eta, agian, hura oztopatuta, aukera egongo dela memoria-galerak prebenitzeko edo tratatzeko gizakietan. Nature Medicine aldizkarian argitaratu dute ikerketa.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzla. Ezeztatuz gero, ezingo duzu webgune honetan nabigatu. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.