Zabor-kontzentrazio handia Ozeano Atlantikoko uretan

Zabor-kontzentrazio handia Ozeano Atlantikoko uretan
2010/05/01 | Elhuyar

Zaborra kontzentrazio handian metatzen den ingurune bat aurkitu du Ozeano Atlantikoaren iparraldean Estatu Batuetako Itsas Heziketarako Erakundeko (SEA) zientzialari-talde batek.

Karibearen eta Ipar Atlantikoaren arteko AEBko kostaldean 6.100 arraste baino gehiago egin zituzten ikertzaileek. Eta ikusi zuten hondakin ugari zegoela uraren gainazalean; plastiko-zati txikiak, batez ere. Baina iparraldeko eremu batek piztu zuen bereziki ikertzaileen arreta, hondakinen kontzentrazio handiagatik. Izan ere, eremu horretan 200.000 hondakin-pieza daude kilometro karratuko. Ikertzaileen esanean, gune hori konparagarria da Ozeano Pazifikoan lehenagotik ezagutzen den zabor-orban handiarekin.

1
264
2010
5
013
Ingurumena
Albisteak
12
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila