Lehenengo aldiz, xibarta balearen nondik norakoari jarraitu diote GPS bidez. Ez da lan erraza izan, benetan zaila baita halako jarraipenak egiteko behar den tresna jartzea balea bati. Cook uharteetako ikertzaile-taldeak, baina, lortu du sentsorea jartzea, eta, horri esker, aukera izan dute xibarta balearen jokabidea ezagutzeko datu oso baliagarriak lortzeko.