Bill Gatesek aurkeztu berri du Xbox, Microsoften apustu berria jokoen merkaturako. Kontsola berri honek Nintendo, Sega eta Sonyri zuzeneko konkurrentzia egingo die, beste kontsolek eskaintzen ez dituzten berrikuntzak eskaintzen baititu Xboxak. Toy Story pelikularen parekoak diren grafikoak eskaintzeaz gain, Ethernet ataka ere badu Xboxak sarean jokatu ahal izateko, baita beste lau ataka ere jokalari anitz onartzeko. Microsoften esanetan, aurkezpenean azken produktua izango denaren bosten bat besterik ez omen zuten aurkeztu, baina laster izango da merkatuan Xboxa oso-osorik. Aurkezpenean Whistler izeneko Microsoften sistema eragile berriaz hitz egin zuen Gatesek. Windows 2000 eta Windows MEren ordezkoa izango den sistema eragile honen Beta bertsioa Interneten jarri zuten behera kargatzeko moduan, baina berehala kendu zuten, bertsio hori ez baitzebilen.