Vesubioari begira, eta arriskua bizkarrean

Vesubioari begira, eta arriskua bizkarrean
2006/03/01 | Elhuyar
(Argazkia: NASA/GSFC/MITI/ERSDAC/JAROS)

Napolitarrak Vesubioaren orroei adi egoten dira noiz lehertuko, baina sumendi hura ez da inguruan duten arrisku geologiko bakarra; izan ere, geoarkeologo batzuk beste aldera begira jarri dira, Campi Flegrei-ko galdarara, hain zuzen ere, eta aurkitu dute inguru hark hiru aldiz egin duela gora eta behera V. mendetik.

Itsasoko bizidunen fosilak datatuta iritsi dira ondorio horretara. Dirudienez, lur azpiko magma-etorrialdiak hainbat aldiz altxatu izan du gorantz Campi Flegrei ingurua; magmak atzera egindakoan, berriz, lurra hondoratu eta itsas azpian --Pozzuoli badian-- geratzen omen zen. Gainera, gorabehera gehienak erupziorik gabe gertatu ziren, idatzietan erupzio bakarra jaso baita, 1538koa.

Berriak labur
4
1
218
2006
3
011
Geologia; Paleontologia
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila