Craig Venter ezaguna da genomika-arloan aitzindaria delako. Orain ere, nabarmentzea lortu du, lehena baita kromosoma-pare guztien bi kromosomak sekuentziatuta izaten. Orain arte, ez zegoen pare bakoitzeko kromosoma baten eta bestearen geneak bereizteko aukerarik, baina orain lortu dute. Hala, ikusi dute pare bakoitzaren barruan % 5eko aldea dagoela bi kromosomen artean, espero baino 7 aldiz handiagoa. Venterren DNA osoa argitaratu dute, eta, beraz, haren sekretu sekretuenak ere agerian geratu dira.