Uste baino energia gutxiago iristen zaigu Eguzkitik

Uste baino energia gutxiago iristen zaigu Eguzkitik
2011/04/01 | Elhuyar

Orain arte uste zen baino txikiagoa da Eguzkitik Lurrera iristen den energia-kantitatea, Estatu Batuetako bi zientzialarik adierazi dutenez (Atmosferaren eta Espazioaren Fisikako Laborategikoa bat --LASP--, eta Itsas Ikerketen Laborategikoa bestea). LASP laborategian, hainbat datu kalibratu ondoren, doitasun handiagoz kalkulatu ahal izan dute zenbat energia jasotzen dugun Eguzkitik. Bada, emaitzetan ikusi dute, adibidez, 2008an, Eguzkiaren jarduerak minimoa jo zuen garaian, Lurrera metro karratuko 1360,8 watt iritsi zirela, onartuta dagoena baino 5 watt gutxiago metro karratuko. NASAren SORCE sateliteak jasotako datuak erabili dituzte azterketan. Energiari dagokionez aldea oso handia ez bada ere, klima-ereduak hobeki doitu ahal izango direla adierazi dute ikertzaileek.

1
274
2011
4
006
Astrofisika
Albisteak
10
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila