Urrutiko izarrak ikusgai

Urrutiko izarrak ikusgai
2007/07/01 | Elhuyar
(Argazkia: J. Monnier/Michigango Unib.)

Teleskopioen teknologian aurrerapauso handiak eman dituzten arren, unibertsoan dauden puntu distiratsu ezezagun batzuk izaten jarraitzen dute oraindik izarrek. Nazioarteko astronomo-talde batek orain arte egin diren izar-irudi zehatzenak lortu ditu; Altair izarraren irudiak, hain zuzen. Izar hori Eguzkia halako bi da eta Lurretik 17 argi-urtera dago. Kaliforniako Wilson mendian dagoen CHARA teleskopio-sortari esker lortu dute irudiak egitea. Hainbat teleskopioren irudiak batuta, teleskopio birtual bat egin dute, Lurrean dagoen edozein teleskopio baino 20 aldiz ahaltsuagoa.

1
233
2007
7
013
Astrofisika
Berriak labur
7
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila