Urriak esango digu neguan zer eguraldi egingo duen

Urriak esango digu neguan zer eguraldi egingo duen
2007/10/01 | Elhuyar
Siberia elurtuaren sateliteko argazkia.
USGS EROS Datu Zentroa

Meteorologoek behin eta berriz esaten dute ezin dela egin eguraldiaren luzerako iragarpenik. Baina iragarpen horiek egiteko ereduak badira, eta horietako batek nahiko emaitza onak izan ditu orain arte. SCast du izena eredu horrek, eta urrian Siberian botatzen duen elurra hartzen du oinarritzat neguan Ipar hemisferioan zer eguraldi egingo duen iragartzeko. Eredua egokia den jakiteko, aurreko urteetako datuak erabilita (1972raino egin dute atzera) probatu dute. Eta iragarpen zuzenak egin omen ditu.

SCast-en egileen arabera, Siberiako urriko elurteen araberakoa da Ipar hemisferioko negua. Esate baterako, normalean baino elur gehiago botatzen badu, urtarrilean Lurraren estratosfera ohi baino epelago izaten omen da, eta horrek giro epelagoa ekartzen du latitude altuetara; latitude ertainetara, ordea, ohi baino giro hotzagoa ekartzen omen du.

1
235
2007
10
004
Klimatologia; Softwarea
Berriak labur
5
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila