Urezko zerra zapatentzat

Aturri ibaiaren inguruan kokatuta zapatagintzan diharduten zortzi industriak Puyo herrian zentru informatizatua muntatu berria dute. Ur-zorrotadaz eta ordenadorez lagundurik funtzionatzen duen zentru honetan, industria bakoitzak bere zapata ereduak digitalizatu ahal izango ditu. Gero, bi ebaketa-mahai izango dituzte: bata ehunak ebakitzeko eta bestea ur-zorrotadaz larrua ebakitzeko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila