Uretan ere usaintzeko gai

Uretan ere usaintzeko gai
2007/02/01 | Elhuyar
(Argazkia: K. Catania)

Sator sudur-izarduna, lehorrean ez ezik, uretan ere usaintzeko gai dela ikusi berri dute. Eta zalantza zabaldu da beste ugaztun batzuek ere gaitasun hori ote duten.

Sator sudur-izardunak (Condylura cristata) lehorrean eta uretan ehizatzen du. Bada, ehiza bideokameraz grabatuta konturatu zen Vanderbilt Unibertsitateko (AEB) ikertzaile bat satorrak usaimena ere erabiltzen duela uretan. Grabaketa abiadura handiko kamera batekin egin zuen, eta ikusi zuen satorrak sudurzuloetatik burbuila batzuk sartu eta atera egiten zituela azkar-azkar, hamar aldiz segundoko, saguek airea usaintzean erabiltzen duten arnasaldi labur eta azkarren antzera.

Ikertzaileak hainbat proba egin zituen burbuila horiek usaina hartzen laguntzen dioten jakiteko. Eta, dirudienez, probak erraz gainditu ditu satorrak: usaimena erabil dezakeenean emaitza hobea lortzen du ehizan.

1
228
2007
2
025
Zoologia; Biologia
Berriak labur
13
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila