Urdail liseriezina

Urdailak zergatik ez du bere burua liseritzen? Egia da zona batzuetan mukosa eta bikarbonatozko hesi batek zelulak babesten dituela, baina guruin gastrikoen erdian dauden zelulek horrelako babesik ez dute.

Connecticut-en Yale Unibertsitateko ikerlari-talde batek misterioaren zati bat argitu du. Urin gastrikoak jariatzen dituzten zelulak bereziak dira. Gai azidoak ukituz dagoen mintza iragazkaitza da eta azidotzaile indartsu diren amoniakoa eta CO2 ez dira iragaten, baina beste alderdia organismoko gainerako zelulak bezalakoa da. Dena dela, oraindik argitzeko dago mintzean azidoekiko erresistentzia nola lortzen den.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila