Argazkian, belaki bat ikusten da, bi egoera ezberdinetan. Ezkerrekoan, 390 °C-raino berotu da eta berriz hoztu; ondorioz, belakiaren materiala hidrofobikoa da, hau da, ur-tanta bat gainean utziz gero, ez du belakia bustitzen. Eskuinekoan, berriz belakia
400 °C-tik gora berotu da, eta gero hoztu, eta materialaren jokaera erabat ezberdina da; materiala hidrofiliko bilakatu da, eta ura erraz zabaltzen da belaki barrurantz. Material hori Nottinghamgo Unibertsitatean egin dute, Ingalaterran; haien ustez, jokabide hori duten materialak tenperaturaren sentsoreak egiteko erabil litezke.