Ura araztu eta energia sortu

Txingudin ireki berri den araztegian, Irungo eta Hondarribiko etxeetako urak garbitzeaz gain, arazketa-prozesuan sortzen diren lohiak emankor bihurtuko dituzte. Lohiak energia elektrikoa eta termikoa sortzeko erabiltzen dituzte, eta, azken hondakinak, zementua egiteko. Lohi horien bidez, araztegiak funtzionatzeko behar duen adina energia lortzen dute, hau da, gutxi gorabehera 1.800 etxek kontsumitzen duten adina energia.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila