Unibertsorako belarriak kanal gehiago

Zuetako askok NASAren SETI programa ezagutuko duzue ziur aski. Programa honek unibertsotik jasotzen diren irrati-seinaleak aztertuz inteligentzia estraterrestreak aurkitu nahi ditu. Carl Sagan astronomo ezaguna da proiektu honen bultzatzaile sutsuenetariko bat.

Gaurtik aurrera programa hau egokiago ekipatua izango da, Stanford unibertsitatean garatu berri duten chip bati esker. Chip honen bidez ikertzaileek entzun dezaketen kanal-kopurua 10 milioira zabaltzen da eta gainera jasotako seinaleak aztertzen dituen analizagailuaren kostua txikiagotu egiten du.

Analizagailuak unibertsoaren hondo-soinuetatik zibilizazio estralurtar batek sortuak izan daitezkeen ohiz kanpoko seinaleak bereizten ditu. Chip berri hau egun erabiltzen diren zirkuituak baino berrogei aldiz indartsuagoa da.

SETI programaren seinaleak, Arizonako Mojave basamortuan dagoen 25 metroko antenan jasotzen dira.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila