Unibertsoaren masaren % 20 neutrinoak dira

Hori dio, behintzat, Cambridge-ko Unibertsitateko zientzialari-talde batek. 160.000 galaxiaren hiru dimentsioko mapak egin dituzte, unibertsoa zenbateraino den ‘leuna’ ikusteko. Galaxia-taldeak ‘leuntasun’ hori apurtzen duten ‘pikorrak’ lirateke. Eta neutrinoek galaxiek sortzen duten masa-desoreka berdintzeko bidaiatzen omen dute espazioan.

Uste horretatik abiatuta, neutrinoak hidrogeno-atomo baten mila milioirena pisatzen dutela esan dute zientzialariek, eta unibertsoaren masaren % 20 osatzen dutela. Kontuan izan behar da unibertso ikusgarria unibertso osoaren % 5 bakarrik dela. Beste guztia materia iluna deritzonak osatzen du. Neutrinoak materia ilun horren osagai bat dira.

Neutrinoak ia masarik ez duten partikula subatomikoak dira. Ez dute karga elektrikorik eta argiaren abiadura berean mugitzen dira. Planetak eta unibertsoko beste egitura guztiak zeharkatzeko gai dira, inongo kalterik eragin gabe. Lurrean hainbat behatoki eraiki dira partikula horiek atzemateko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila