Umetoki birtuala

Umetokian gertatzen diren ezohiko uzkurdurak hobeto ezagutzeko, eredu konputazional bat garatu dute Leeds Unibertsitatean, Erresuma Batuan.
Garaia baino lehen gertatzen diren erditzeak kontrolatzen lagunduko du eredu horrek; izan ere, umetokiko muskuluko zelulen portaera elektrikoa oinarri hartuta, uzkurdurak moteltzeko erabiltzen diren sendagaiak probatzeko erabiliko dute, besteak beste.
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila