Ultzeraren bakterioak hodierian nagusi

Erresuma Batuko Aberdeen-go Unibertsitateko zientzialariek egindako ikerketaren arabera, gastritisarekin, hesteetako ultzerarekin edo minbiziarekin zerikusia duen Heliobacter pylori bakterioa lasai ugaritzen da ur-hodierian. Herrialde garatuetan 50 urtetik gorakoen erdiek bakterioa hori dute, baina orain arte inork ez zekien non zuen jatorria.

Ikerlarien esanetan Heliobacter pyloriak biogeruza biologikoak eratuko lituzke eta horrela ur-hodieriak kolonizatu. Horrelako geruzak ohikoak dira uraren banaketa-sareetan. Laborategian egindako ikerketen arabera biogeruzak bertan mantentzen dira 192 orduz ura pasatzen aritu ondoren ere. Kloroarekin egindako tratamentuek biogeruzaren azalari soilik eragiten diola uste dute eta, horrela, bakterioak ur tratatuei ere aurre egiten diola.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila