Ultrasoinu-uhinak fokatzeko lente bat sortu dute

Ultrasoinu-uhinak fokatzeko lente bat sortu dute
2009/07/01 | Elhuyar

Illinoisko Unibertsitateko fisikariek lente akustiko bat garatu dute metamaterial artifizialez baliatuz, eta ultrasoinu-uhinak puntu txiki batera fokatzeko erabili dute. Diotenez, beren tresna moldatuta, oso bereizmen handiko ultrasoinu bidezko irudigintza lor daiteke, medikuntzan eta material-saiakuntza ez-suntsikorrean erabiltzeko. Taldeak esan du geruza akustiko bat ere egin daitekeela, objektuak sonarretatik ezkutatzeko erabiliko litzatekeena.

1
255
2009
7
015
Fisika; Medikuntza
Albisteak
12
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila