Ukituz, hazkuntza gelditu

Ukituz, hazkuntza gelditu
2005/11/01 | Elhuyar
(Argazkia: rocky mountain lab./NIH)

Kaliforniako Unibertsitateko ikertzaileek ikusi dutenez, E. coli bakterioa gai da espezie bereko beste bakterio baten hazkuntza gelditzeko, hura ukituz. Mekanismo horren ardura duten geneak zein diren ere jakin dute.

Dirudienez, ukitzean hazteari uzten dion bakterioa ez da hiltzen, baizik eta 'lo' gelditzen da. Hala ere, oraindik ez dute frogatzerik izan gerora berriro hazteko gai denik. Ikertzaileen ustez, baliteke mekanismoaren helburua lehiakideak blokeatzea izatea. Beste azalpen bat ere badago: immunologia-sistemak ezin dituenez hauteman 'lo' dauden bakterioak, bakterioetako batzuek ihes egiten diote gorputzaren defentsari. Hortaz, infekzioak immunologia-sistema gaindi dezan balioko luke bakterioaren mekanismoak.

Ikertzaileek espero dute, ikerketari esker, gernu-aparatuko infekzioak hobeto sendatu ahal izango direla. Izan ere, normalean E. coli bakterioak eragiten ditu infekzio horiek, eta oso ohikoa da infekzioa behin eta berriro agertzea pazienteetan. Mekanismo hori ezagutzeak tratamendu eraginkorra aurkitzen lagunduko duelakoan daude ikertzaileak.

1
214
2005
11
005
Mikrobiologia
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila