Uhin grabitatorioen ebidentzia?

RXJ0806.3+1527 da unibertsoan aurkitu den uhin grabitatorioen iturririk bortitzena. Izar bikoitza da eta izar batek bestearen inguruan biratzen du; orbitaren periodoa ezagutzen den laburrena da; 321 segundokoa, hain zuzen ere.

Behaketak Las Palmasen dagoen Telescopio Nazionale Galileo (TNG) eta Txilen dagoen Very Large Telescope-ren (VLT) bidez egin ditu Erromako Observatorio Astronómico-ko Gian Luca Israelek eta Luigi Stellak gidatutako lantaldeak. RXJ0806.3+1527 objektua X izpiko iturri gisa ezagutzen zen, baina orain ikusi dute AM CVn motako sistema bitarra dela, dentsitate oso altuko helioz osatutako bi nano zuriko sistema bitarra.

Einsteinen Erlatibitatearen Teoria Orokorrak iragarritako uhin grabitatorioak lor litezke, beraz, sistema horren bidez, izarrak oso hurbil baitaude eta sistemaren masa itzela baita.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila