Udazkeneko koloreak

Udazkenean, zuhaitzen hostoek klorofila galtzen dute, eta ordura arte ezkutatuta egon diren koloreak bistaratzen dira: gorria, horia, morea, etab. Izan ere, zuhaitzek, klorofilaz gain, bestelako konposatuak izaten dituzte fotosintesi-prozesua egin ahal izateko, eta horiek dira, hain zuzen, hostoen bizialdiaren amaieran ikusten ditugunak.

Baina Oxford Unibertsitateko Sam Brown eta William Hamilton biologoen ustez, kolore aldaketak zerbait gehiago esan nahi du. Kolore biziak zuhaitzaren osasunaren adierazle direla uste dute, landare-zorriak uxatzeko estrategia. Kolore biziei esker, zuhaitzek landare-zorriak negua pasatu eta ugaltzeko beste zuhaitz ahulagoak aukeratzera bultzatzen omen dituzte.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila