Txoriek eramanda, hobeto

Txoriek eramanda, hobeto
2008/07/01 | Elhuyar
(Argazkia: D. Montoya)

Zuhaitzen haziak ez dira berdin barreiatzen haizeak eramanda edo txoriek janda eta gorotzarekin botata. Espainiako biologo batzuek aztertu dute zer eragin izan duten bi mekanismo horiek hainbat zuhaitz-espezieren ugaritzean, eta, atera dituzten ondorioen arabera, txoriak dira aukera onena.

Ikertzaileek kontuan hartu nahi dute ezaugarri hori desagertzen ari diren basoen kontserbazioan, zuhaitz-espezie asko ugaritzea ia ezinezkoa baita murrizten ari den baso batean hainbat txori-espezie ere desagertzen bada.

1
244
2008
7
001
Ekologia
Berriak labur
4
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila