Ingalaterrako Cambridge-n lanean ari den botaniko batek europako lore bat txoriek polinizatzen dutela eman du aditzera. Lorea, fritilaria inperial izenekoa, (Fritalliara Imperialis) oso arrunta da Europako lorategietan eta amilotx urdinak, Parus Caeruleus-ek, polinizatzen du. Lehenengo aldiz ikusi da horrelakorik Europan nahiz eta txorien bidezko polinizazioa Lurreko beste zonalde epel batzuetan gertatu izan den.
Alberto Burquez botanikoaren ustetan fenomeno berdina fritilariaren jatorrizko hedapen-barruti osoan, Turkiatik Indiaraino alegia, txorien bidezko polinizazioa gertatzen da.
Burquezek unibertsitateko lorategietan loratutako landareak aztertu ditu 1986, 1987 eta 1988.eko udaberrietan. Amilotx urdinak eta erlastar-espezie ziren loreen bisitaririk ohizkoenak. Batzuetan txontak ere hurbiltzen zitzazikion fritilariari.
Amilotx urdinek bakarrik zuten lorearen estigma eta anterak ukitzeko tamaina eta forma egokia. Gainera Burquez-ek loreen polinizazioa kontrolatu zuen. Garatzen ari ziren loreen gainean eztei-belo bat jarri zuen. Loretako batzuk denbora osoz estaliak izan zituen.
Beste batzuk isipu baten bidez polinizatu zituen. Beste batzuk polinizatzaile potentzial batek bisitatu ondoren estali zituen. Bere azterketaren arabera fruitua eman zuten lore bakarrak artifizialki polinizatutakoak eta amilotxak bisitatutakoak ziren.