Txori migratzaileek oroimen hobea dute

Migratzen duten txoriek leku finko batean geratzen direnek baino oroimen hobea dute. Neguan Europatik Afrikara joaten diren txoriek urtebetez gogora dezakete habia non dagoen; besteek, aldiz, bi astez bakarrik.

Ondorio horretara iristeko, Alemaniako zientzialari batzuek bi txori-espezierekin egin dituzte esperimentuak, txinbo burubeltzarekin eta baso-txinboarekin. Zientzialariek habi faltsuak prestatu dituzte txoriek bereizten dituzten ala ez probatzeko. Ehun kasu baino gehiago aztertu ondoren, migratzaileen oroimena hobea dela frogatu dute.

Horrez gain, ornitologoek txorien analisi anatomikoak egin dituzte, eta migratzaileek hipokanpo handiagoa dutela ikusi dute. Hipokanpoa ahalmen espazialarekin zerikusia duen garuneko zatia da. Zientzialarien ustez, horri esker har ditzakete txoriek itzultzeko bidea gogoraraziko dieten erreferentziak.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila