Txitxarren inbasioa, basoaren bizigarri

17 urtetik behin, txitxarrek AEBetako ekialdea inbaditzen dute. Horrek, noski, eragozpen asko sortzen ditu, eta hiltzen direnean ere ez da batere atsegina dena estalki kraskatsu batez josita ikustea. Alabaina, basoarentzat onuragarriak dira hildako txitxarrak.

Hori frogatu du Kaliforniako ekologo batek. Nonbait, txitxarren inbasioa izan eta hurrengo urtean, basoko landareen hostoek besteetan baino nitrogeno gehiago izaten dute. Hain zuzen ere, normalean baino hiru aldiz gehiago amonio eta nitrato dute landareek lurrean. Eragina hazietan ere antzematen da, % 9 handiagoak izaten baitira orduan.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila