Txina eta India tigrea babestu nahian

Mundu osoan 5.000tik 7.000ra tigre inguru daude eta hauetatik 3.750 Indian bizi dira. Txina aldiz, tigre-produktuen kontsumitzaile handiena da, produktu hauetako gehienak, medikuntza tradizionalean erabiltzen direlarik. Baina Txinan tigrerik ez dagoenez, Indian lan egiten duten isilpeko ehiztarien bidez hornitzen dira. Ondorioz, Indiako tigre populazioa asko gutxiagotu da.

Txinan tigrerik ez dagoenez, Indian lan egiten duten isilpeko ehiztarien bidez hornitzen dira.

Egoera horren aurrean India oso kezkaturik azaldu da eta tigrearen trafikoari aurre egiteko, bi herrialdeek indarrak batu egin dituzte. Martxoaren hasieran Kamal Nath, Indiako ingurugiro-ministroak eta Song Jian, Txinako ingurugiro-, zientzi eta teknologi ministroak, akordio bat sinatu zuten tigreen isilpeko ehizari, kontrabandoari eta trafikoari aurre egiteko.

Mahendra Vyas, Delhiko Gorte Goreneko abokatuaren ustez, tigrea atentzio-gune bihurtzea eta jendea arazoaz ohartaraztea da akordio politiko horren helburua. Ekialde Urruneko merkatu beltzean 60.000 dolar balio lezake tigre batek. Gaur egun, oraindik ere, tigre-produktuen eskaera handia da eta horrek, isilpeko trafikoa eragiten du.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.