Tximinoek ideiak transmiti al ditzakete?

Guk, askotan, pertsona batek eduki ditzakeen ideiak edo humorea igar ditzakegu. Tximinoek eduki al dezakete ahalmen hori? Saiakuntza bat egin dute bi makako-espezie desberdinekin.

Guk, askotan, beste pertsona batek eduki ditzakeen ideiak edo humorea igar ditzakegu. Tximinoek eduki al dezakete ahalmen hori?

Pennsylvania-ko unibertsitateko Robert Seyfarth-ek eta Dorothy Cheney-k saiakuntza bat egin dute bi makako-espezie desberdinekin.

Ikerlari hauek eme batzuk kaiola desberdinetara sartu zituzten, baina ingurua ikus zezaketelarik. Kaiolen ondoan, platerean janari goxoa jartzen zen batzuetan eta gizaseme mehatxagarria (hau geroago pantaila baten atzean ezkutatzen zelarik) bidaltzen zen bestetan. Saiakuntza hauetako batzuetan amekin batera kumeak jarri zituzten, kutxetatik kanpo gertatzen zena guztiek ikusten zutelarik. Kume batzuek janari goxoa bakarrik ikusten zuten eta beste batzuek gizaseme mehatxagarria bakarrik. Amek berriz, dena ikusten zuten.

Geroago Cheney-k eta Seyfort-ek kumeak kaioletatik atera eta askatu egin zituzten. Kumeek aurretik ikusitako saiakuntzaren arabera erabat joera desberdinak erakutsi zituzten. Batzuk lasai zebiltzan eta besteak asaldaturik. Aldiz, amek kumeak kanpoan ikusita antzeko portaera erakutsi zuten guztiek.

Kumeak oso txikiak zirenez, badirudi amek kumeei nolabaiteko idei transferentzia egin zietela eta gazteak hori jasotzeko eta ulertzeko gai izan zirela.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila